Hurrengo astetik aurrera Sustapen jarduerak, aisialdi aktiboari begira, jarduera fisiko eta kirol berriak ezagutzeko antolatu ditugun, arratsalde bateko, ikastaroak martxan jarriko dira. Lehenengo urtea izanik izen ematea arrakastatsua izan da, guztira 191 neska mutiko:
Taldeak osatzeko hainbat aldaketa izan dira batez ere, ekintza bakoitzean kopuru minimo eta maximo batzuk zaindu behar genituelako. Guztioi mila esker zuen prestutasunagatik!
Otxandiora, HONTZA XTREM ABENTURA PARKEra, 3 irteera izango ditugu ekainaren 11, 12 eta 13an hain zuzen ere.
Ullibarrira, JARDUERA NAUTIKOAK egitera aldiz, 2 irteera izango ditugu ekainaren 13an eta 20an.
Arratsaldero irteerak 15:00etan OÑATIKO KORREOSEKO GELTOKITIK izango dira.
Ekintza egin eta ondoren deskantsatu eta zerbait jateko denbora izango dute, beraz jateko zerbait eramatea gomendatzen dugu eta nola ez arropa erosoa. Jarduera nautikoen kasuan uretan ibiltzeko arropa; bainujantzia, toalla, txankletak eta eguzkirako krema.
Bueltatzeko ordua, Hontza abentura parketik 20:00ak aldera hartuko dute autobusa eta 20:45etarako bueltan egongo dira Oñatin. (korreoseko geltokian) eta Ullibarritik aldiz, 19:00ak aldera izango da bertatik irteera eta 19:45etarako bueltan egongo dira Oñatin. (korreoseko geltokian baita ere).
Goxatu arratsaldeak!