Pedagogia
Ikasleen Heziketa
Kirola eta Joko-jolasa tresna hezitzaile bezala ulertu eta kirol praktikaren ezaugarri positiboak erabili nahi ditugu. Modu honetan, eskola kiroleko programa bat garatuko da eta jarraituko da, saio guztietan helburu definitu batzuk landuz.
Hezitzaileen formazioa:
Hezitzaileak proiektu honen sostengu garrantzitsu bat izango dira, azken finean, beraiek baitira haurrekin kontaktu zuzenena izango dutenak. Horregatik, gure ardura izango da, hezitzaile hauek behar beste baliabide izatea saioak kalitatez aurrera eramateko. Beraz, beraien formazioa zaintzeaz gain, formazio saioak ere eskainiko dizkiegu eta jarraipen zuzen bat egin, dauzkaten zalantzak argituz. Lan lerro honetan ere, gurasoekin lan egin nahi da. Beraien presentziak balio handia dauka guretzat eta beraiekin ere lanketa bat egingo da, guztiok helburu berdinarekin lan egiteko.
Epaileen formakuntza:
Epaile poltsa egonkor bat osatu nahi da eta beraiekin formazio saioak egin, partidetan eman daitezkeen egoerak nola kudeatu ikas dezaten.
Kirola eta Joko-jolasa tresna hezitzaile bezala ulertzen dugu