Gutaz hitz bi...
Proiektuaren eraberritzea
2014-15 ikasturtean, Kirol Management enpresaren gidaritzapean, Oñatiko Kirol Plana lantzen hasi zen Oñatiko Udala. Horretarako, herriko kirol errealitatea aztertu zen eta analisi hau inflexio puntu bilakatu zen Eskola Kirolaren etorkizunerako.
Proiektuaren hainbat indar-gune eta gabezia azalerazi ziren azterketa honetan.
Indar-gune bezala, parte hartze orokor oso altua (%81), nesken parte hartzea mutilen adinakoa izatea, euskararen erabilera eta herriko hiru ikastetxeak batera lanean aritzea behatu ziren.
Ahulezietan berriz, parte hartzea oso desorekatua (asteburutan %78,5 eta astean zehar %19,5 bakarrik), eskola kiroleko proiektu eza eta ikastetxeek kirol proiekturik ez izatea nabarmendu ziren.
Testuinguru honetan, indar-guneak mantentzeko eta ahuleziak iraultzeko asmoarekin eskola kiroleko proiektua berritu dugu.
Oñatin eskola adinean dauden ikasleen heziketa integrala lortzeko Eskola Kiroleko egitura bat sustatzea
Proiektuaren helburuak
Eskola Kirolaren bitartez ondorengo helburuak bilatu nahi ditugu:- Ikasleen heziketa osoa sustatu.
- Balioak sustatu kirolaren bidez: errespetua, lankidetza, talde-lana, konpromisoa, ardura, auto-kontrola, ...
- Euskara bultzatu eta erabili eskola kirolaren bidez.
- Kirol modalitate desberdinak ikasi eta ezagutu.
- Kirolean jardunez gozatu.
- Bizimodu osasungarria sustatu: garbitasuna, kirol jardun jarraitua, ...
Sustatu nahi ditugun balioak
Elkarteak ondorengo balioekin egingo du lan:- Unibertsala
- Berdintasunezkoa
- Integratzailea
- Eskuragarria
- Iraunkorra