Aurtengo eskola kiroleko ikasturteari eta ekintzei amaiera emateko ordua iritsi zaigu eta dagoeneko 2019/2020 ikasturtea antolatzen hasiak gara. Eskola kirola, eskola-umeen heziketa integralari begira dagoen proiektua da. Gure xede nagusia haurrek geroko adinetan ere kirola modu jarraituan egin ahal izatea da. Eskola-adineko haur guztiek kirola egiteko aukera izan dezaten nahi dugu; edozein izanik ere beraien kirol-maila, gaitasuna, maila sozioekonomikoa edo bizilekua.
Eskola kirolaren proiektua, xedeak, helburuak… hobeto ezagutzeko gurasoentzako interesgarria izan daitekeen hitzaldi bat antolatu dugu. Hau, bereziki 2011. urtean jaiotako haurren gurasoei zuzenduta dago, baina interesa izan dezakeen edonor dago bertara gonbidatuta.
HITZALDIA: Zergatik aukeratu eskola kirola?
Hizlariak: Foru Aldunditik Iñaki Iturrioz eta Errealeko Fundaziotik Jon Lazkano
Eguna eta ordua: Ekainaren 11an asteartea, arratsaldeko 18:00etan (Kultur Etxeko Zinean)
Bertan ikusiko garelakoan,
Agur bero bat
Eskola kiroleko koordinatzaileak