Zabalik dago 2018-19 ikasturtean eskola kirolean parte hartzeko izen ematea. Ekainaren 11tik 20ra bitartean egin beharko da. Izen emate orria ikastetxe bakoitzeko eskola kiroleko koordinatzaileari eman beharko zaio, bankuko ordainagiriaren ziurtagiriarekin batera.
Kuota epe baten edo bitan ordaindu ahal izango da. Bitan ordaintzen dutenek lehenengo kuota ekainean ordaindu beharko dute, izen ematearekin batera eta bigarrena abenduko lehen hamabostaldian (60€ko kuota bada: 30€ eta 30€ / 85€koa bada: 45€ lehenengoan eta 40€ bigarrenean).
“Psikomotrizitatea” eta “Jolasak” zerbitzuetan ez da ekintzarik izango asteburuetan.
Eskola Kirolean izena emanda duten LH 3-4-5-6 eta DBHko ikasleentzat mendi irteerak antolatuko dira urtean zehar. Antolatu ahala zabalduko dugu informazioa ikastetxeetan eta web gunean.
Izen emate kopuruaren arabera aldaketak egon daitezke zerbitzuen saio egunetan, ordutegian, kirol programan zein instalazioetan.