2018-19 ikasturterako izen ematea arrakastatsua izan da. Guztira herriko hiru ikastetxetako 500 neska mutiko inguruk eman dute izena behin behineko datuen arabera. Beste urte batez argi gelditu da eskola kirolak Oñatin daukan indarra eta garrantzia, adin hauetako ikasleen artean.
Elkartearentzat egoera pozgarria den arren, zenbait maila eta taldetan gehienezko kopuruak gainditu egin dira, beraz, talde hauetan aldaketak egitera behartuta egongo da elkartea. Ondorioz, mezu honen bidez, gurasoei jakinarazi nahi zaie, iraila hasieran beraiekin harremanetan jarriko garela egoera bideratzeko.
Ondorengo taulan adierazten dira zein taldetan gainditu diren gehienezko kopuruak: