Urteko 3.n hilabetean sartuta gaude.
Ikasturtea azkenengo hiruhilekoan sartuta dago.
Egunerokotasunean murgilduta.
Hartu patxadaz eta gozatu MARTXOA!
Mila esker gurekin zuen gogoetak partekatzearren.
Elkarrekin historiak josten gabiltza 😉
“Manta HUTSA. Abentura handi baten atarian zaude… Begira iezaiozu txirikordatutako artileari. Bidegurutze bakoitzean azpitik eta goitik joan, zuzen edo zeharka egin bidea, ezker edo eskuin, orain bai, orain ez erabaki du norbaitek. Aurrerantzean, zuk ere hori egin beharko duzu: bidegurutzean alde batera edo bestera hartu, aurrera jarraitu edo atseden hartu, igo ala jaitsi nahi duzun erabaki beharko duzu etengabe. Eta korapilo horiek bilbatuko dute zure bizitza. Bizitzea ehuntzea da.”
-Eider Rodriguez-