Maiatzaren 25ean benjaminak Aloñamendiri esker, atletismo Zubikoako kantxa berdean, alebinak patinaia Zubikoako frontoian, Tatarraz elkarteari esker, eta Gipuzkoako final laurdenak areto futbola eta 8ko futbolarenak, Ibarran areto futbola neskak, Andoainen areto futbola mutilak eta Zubietan 8ko futbola neskak.
Larunbatean Oñatin Emakumeen biraren 4. eta azken etapa izango dugu. Lasterketa 13:30etan hasi eta 18:00ak inguruan bukatzea espero da. Lasterketa luzea eta gogorra. Mila esker laguntzera animatu zareten guztioi eta gainontzekoei, ahal baduzue disfrutatu eta ezin baduzue pazientziaz hartu eguna.
Astean zehar ekintza ezberdinak izango ditugu aukeran.
Igandean berriz mendi irteera alebin eta infantileekin.
Ez dago aitzakiarik astean zehar eta asteburu honetan zeozertan parte hartzeko.
Gozatu astea eta asteburua!