eskolakirolaeskolakirolaeskolakirolaeskolakirola
  • Gutaz
  • Pedagogia
  • Kirol eskaintza
  • Jardunaldiak
  • Laguntzaileak
  • Berriak
  • Kontaktua
  • IZENA EMAN
✕
Maiatzak 31, Eskola Kiroleko Azken Jaia
2019-05-28
Mendi irteera Urbiara LH3-4, ekainaren 15-16an
2019-06-04

AZKEN JAIA IRUDITAN, ESKERRIK BEROENAK GUZTIOI!

Dagoeneko aurtengo eskola kiroleko ikasturtea eta ekintzak  bukatu dira. Eskola kiroleko programa guztiak maiatzaren 31an amaitu ziren, azken festaren antolaketarekin batera. Hemen iruditan (ORRIALDE AMAIERAN)

Azken festan aniztasun funtzionala bizitzeko eta sentitzeko jolas ezberdinak antolatu ziren datorren ikasturtera begira, Oñatin aniztasun funtzionala duten oñatiarrentzat eskola kiroleko eskaintza zabaltzeko asmoa dagoelako eta horretarako lehen pausua gurasoak sentsibilizatzea delako, gaiari buruz naturaltasunez jardun dezagun hizketan eta lanean.

Aurtengo ikasturtea berezia izan da, azken 3 urteetan egindako lanak eta abian jarritako hausnarketa prozesuak bere bidea hartu baitu. Eskola Kiroleko proiektu berria martxan jarri dugu ikasturte honetan, herriarekin eta herriarentzat sortutako proiektua da eskuartean daukaguna.

Proiektuaren gainean zuen iritzia jasotzea nahi dugu; denon artean eraikitzen gabiltza Oñatiko eskola kirola. Guztiok abentura batean murgilduta gaude. Lagundu, mesedez, jarraian duzuen inkesta betetzen.

Zuen parte-hartze eta inplikaziorik gabe ezinezkoa izango zen hau dena aurrera eramatea eta hortaz eskerrik beroenak helaraztea besterik ez zaigu geratzen.

Hemen irratiko saioa 2019/06/05. ” Kirol programa bat baino askoz gehixago. Ze pozgarrixa dan Oñatiko Eskola Kirola hain indartsu dagoela ikustia. Etorkizunian herri osasuntsu eta aktibo bat gura badogu, hauxe da jarraittu biarreko bidia.” -Aratz Losada-

Asko eskertzen dugu zuen kolaborazioa,,  agur bero bat,

                       

 

 

Albiste gehiago

2023-11-29

AZAROAK 30 ESKOLA KIROLEKO SAIORIK EZ/30de noviembre no habrá sesiones de Eskola Kirola


Informazio gehiago
2023-11-27

Abenduak 1, Mendi irteera, LH1-2


Informazio gehiago
2023-11-27

Abenduak 2, HERRI KIROLAK, benjaminak, 2 de diciembre


Informazio gehiago

OÑATIKO ESKOLA KIROLA

Bidebarrieta kalea 2
20560 Oñati
onatieskolakirola@gmail.com

Laguntzaileak

OÑATI DABILEN HERRIA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Lege oharra