Urriaren 8an, Oñatiko udal batzar gelan, Eskola Kiroleko 2018/19 ikasturteko aurkezpena izan zen. Eskerrak ematen diegu bertan izan ziren guzti, guztie. Albisteetan GOINEA . eta Diario Vasco.
Azken hiru urte hauetan lantalde bikaina osatu da eta egindako lanketa pedagogikoa eta estrukturala azpimarratzekoak dira. Orain, urriaren 15ean saioak hasiko dira eta momentu politena helduko da, umeekin bizipenak partekatzearena eta DISFRUTATZEARENA. Ezin dugu ahaztu gustuko bizipenak askoz errazago barneratzen ditugula eta bizi ohiturak bihurtzen direla.
Oñatiko Eskola Kirola hezitzailea eta eredugarria izan behar dela guztiok sinisten dugu. Urratsak eman dira alde guztietatik estruktura profesionala izateko eta gure umeei ahalik eta “eskaintzarik” onena luzatzeko. Gurasoek beraien izen ematearekin egitasmoan sinisten dutela nabari geratu da, Aloñamendi prest dago jardunaldi eta topaketa guztietan parte hartzeko, Udalak diru laguntzaz gain instalakuntzak eta koordinatzaile bat kontratatu du, Aldundiak zertxobait igo du bere laguntza eta Babesleak izatea egitasmoari gehigarri bat ematen dio hobekuntzak proposatu ahal izateko, erabakitzeko non nahi dugun jarri gure indar guztiak.
Oñatiko Eskola Kirolean ez gaude bakarrik, Eskola Kirola Herriarena. Egun dugun erronka Osasun Sare Komunitarioan txertatzea, INKLUSIBOA izatea eta Aloñamendi KE eta Oñatiko gainontzeko kirol elkarteekin eskutik joatea izango da. Oñatiko Eskola Kirolak Oñatiko herriari emateko zer daukan erabaki behako du eta Herriak berak Eskola Kirolari emateko zer daukan erabaki beharko du baita ere. Elkar trukaketa bat behar du izan guztion artean herri aktibo eta osasuntsu bat izateko.
19 talde daude HH5. mailatik LH6. mailara eta jarraian duzue nola dauden taldeak osatuta eta nor izango den talde bakoitzaren monitorea.
Gogotsu hasi ikasturtea eta DISFRUTATU bizipenekin!
*SARA GOMEZ eta GORKA BOLINAGA larunbat goizetan arituko dira arbitro lanak egiten
E.K. HH5 (A) ASTELEHEN ASTEAZKEN 16.50
E.K. HH5 (B) ASTELEHEN ASTEAZKEN 17.50
E.K. LH 1.2 (A) ASTELEHEN OSTEGUN 16.50
E.K. LH 1.2 (B) ASTELEHEN OSTEGUN 17.50
E.K. LH 3 (C) ASTEAZKENA 16.50
E.K. LH 3 (D) ASTEAZKENA 17.50
E.K. LH 4 (C) ASTEAZKENA 16.50
E.K. LH 4 (D) ASTEAZKENA 17.50