Otsailaren 9rako prest dugu jardunaldia.
3. mailako benjaminak futbol topaketa Azkoagainen izango dute Aloñamendi futbol sailaren eskutik eta 4. mailakoek berriz, Aloñamendi eskubaloikoei esker, Zubikoan, eskubaloiko topaketa.
Topaketak izanik gogoratzen dugu gurasook “jai” duzuela. Gorde indarrak hurrengo bi jardunaldietarako!
Alebinak Zubikoan, kantxa berdean, Saskibaloiko bigarren jardunaldia izango dute.
Aurreko asteburuan, igandean, mendi irteera bertan behera geratu zen. Barkamena eskatzen dizuegu abisua ez zelako guztiengana heldu. Ea hurrengo mendi irteeratan eguraldiarekin zorte hobeagoa dugun . Barkatu berriz eragozpenak.