Aurreko astean Eskola Kirola Oñatiko udaletxean giro onean aurkeztu zen. Herria egitasmo honen atzean dago : Haurrek eta beraien familiak, Eskolek, Aloñamendi, Tatarraz eta Oroe kirol Elkarteek, Oñatiko Udala, Aldundiko Kirol Zerbitzua, babesleek (ULMA, LANA, NATRA eta FAGOR) eta aurtengo laguntzaile berria: SUSTRAI fruta denda ohitura osasuntsuak sustatzen lagunduko diguna.
Baita ere esker onak, Arrasate Rugby taldeari, Boleibol, Badminton eta Herri Kiroletako federazioei, Athlon eta Kirol Management zerbitzuei, Apaolaza autobus zerbitzuari eta nola ez komunikabideei.
Guztion artean ikasturte oparoa disfrutatuko dugu.