eskolakirolaeskolakirolaeskolakirolaeskolakirola
  • Gutaz
  • Pedagogia
  • Kirol eskaintza
  • Jardunaldiak / Taldeak / Araudiak
  • Laguntzaileak
  • Berriak
  • Kontaktua
HITZALDIA: Zergatik aukeratu eskola kirola. Ekainaren 11an, 18:00etan kultur etxeko zinean
2019-06-04
Eskola kirola 2019/20. Izen emateak irekita ekainaren10etik 28ra
2019-06-10

Sustapen Jarduerak 2019: HONTZA EXTREM ABENTURA PARKEA eta JARDUERA NAUTIKOAK

Hurrengo astetik aurrera Sustapen jarduerak, aisialdi aktiboari begira, jarduera fisiko eta kirol berriak ezagutzeko antolatu ditugun, arratsalde bateko, ikastaroak martxan jarriko dira. Lehenengo urtea izanik izen ematea arrakastatsua izan da, guztira 191 neska mutiko:

  • Jarduera Nautikoetan, Lh5/DBH2 bitarteko 49 gazte animatu dira
  • Hontza Extrem abentura parkera, LH3/6 bitarteko 142 haur.

Taldeak osatzeko hainbat aldaketa izan dira batez ere, ekintza bakoitzean kopuru minimo eta maximo batzuk zaindu behar genituelako. Guztioi mila esker zuen prestutasunagatik!

Otxandiora, HONTZA XTREM ABENTURA PARKEra, 3 irteera izango ditugu ekainaren 11, 12 eta 13an hain zuzen ere.

Ullibarrira, JARDUERA NAUTIKOAK egitera aldiz,  2 irteera izango ditugu ekainaren 13an eta 20an.

Arratsaldero irteerak 15:00etan OÑATIKO KORREOSEKO GELTOKITIK izango dira.

Ekintza egin eta ondoren deskantsatu eta zerbait jateko denbora izango dute, beraz jateko zerbait eramatea gomendatzen dugu eta nola ez arropa erosoa. Jarduera nautikoen kasuan uretan ibiltzeko arropa; bainujantzia, toalla, txankletak eta eguzkirako krema.

Bueltatzeko ordua, Hontza abentura parketik 20:00ak aldera hartuko dute autobusa eta 20:45etarako bueltan egongo dira Oñatin. (korreoseko geltokian) eta Ullibarritik aldiz, 19:00ak aldera izango da bertatik irteera eta 19:45etarako bueltan egongo dira Oñatin. (korreoseko geltokian baita ere).

Goxatu arratsaldeak!

Albiste gehiago

2021-01-12

ONGI ETORRI 2021eko ESKOLA KIROLERA


Informazio gehiago
2020-12-23

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON ESKOLA KIROLEKO FAMILIAREN PARTEZ


Informazio gehiago
2020-11-10

Azaroan eskola kirola ez da martxan jarriko / En noviembre no daremos comienzo al deporte escolar


Informazio gehiago

OÑATIKO ESKOLA KIROLA

Bidebarrieta kalea 2
20560 Oñati

943 71 63 75
info@eskolakirola.eus

Informazio orokorra

Laguntzaileak

OÑATI DABILEN HERRIA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Lege oharra