eskolakirolaeskolakirolaeskolakirolaeskolakirola
  • Gutaz
  • Pedagogia
  • Kirol eskaintza
  • Jardunaldiak / Taldeak / Araudiak
  • Laguntzaileak
  • Berriak
  • Kontaktua
Maiatzaren 25ean ekintza ugari aukeran.
2019-05-21
AZKEN JAIA IRUDITAN, ESKERRIK BEROENAK GUZTIOI!
2019-06-03

Maiatzak 31, Eskola Kiroleko Azken Jaia

Aurtengo eskola kiroleko ikasturteari eta ekintzei amaiera emateko ordua iritsi zaigu. Eskola kiroleko programa guztiak maiatzaren 31an amaituko dira, azken festaren antolaketarekin batera.

Oraingoz badakigu nortzuk etorriko zareten, mila esker berriz ere zuen prestutasunagatik. Gogoratu programa:

·         17:45 Kirol egokituko jokoak Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federaziori esker. LH6ko gazteekin izango da eta ordu honetan talde bakoitzeko arduradun bat egongo da. Gainontzekoak gonbidatuta zaudete. Aukera polita izango da konturatzeko zein egoeratan aurkitzen diren aniztasun funtzionala duten haurrak. SENTSIBILIZAZIO JARDUNALDIA kef

.         19:00 Opari eta domina banaketa eta zozketa

·         20:00 Luncha laguntzaileentzat.

Gaur ekitaldi horrekin lotuta eskaera bat egin nahi dizugu Eskola Kirola Batzordearen izenean. 

Dakizunez ekitaldian opariak eta dominak banatzen zaie parte hartzaile guztiei. Azken urteetan banatzerakoan, ozenago hala baxuago, txistuak entzun izan ditugu maiz, eta batzuetan jarrera onartezinekin lagundurik. Eskola Kirola Batzordean lanean gaudenok argi dugu, eta seguruenik zuk ere bat egingo duzu gurekin,  halakoak atzerapauso argia direla Eskola Kirola programarekin bat egiten duten baloreekin. Izan ere kidearekiko eta aurkariarekiko errespetua da hain zuzen ere balio handienetariko eta esanguratsuenetariko bat.

Kirol lehiaketa edo txapelketa batean parte hartzea ez dator bat balio horien galerekin, are gehiago, txapelketa bera hezkuntza testuinguru ezin hobea bilakatu daiteke balore horiek lantzeko eta errotzeko. Horrela bada, eta errespetu hori ekitaldian bermatzeko, ezinbestekoa ikusten dugu taldearen ardura izan duzuenok taldearekin batera egon zaitezten ekitaldian, eta halako jarrerak (txistuak, gaizki esanak, etabar) azalarazten badira, horiek isilarazi eta bideratu deizuen. Ezinezkoa bazaizue ekitaldian bertan egotea, eskatu beste taldeko guraso bati ardura hori har dezan. Gure partetik, adierazitako mezua zabaltzen ari gara baita ere ikasleen artean. 

Ea guztion artean txistuak txaloak bihurtzen ditugun. Horrela guztiok izango gara irabazle!

 Asko eskertzen dugu zuen kolaborazioa, agur bero bat,

Eskola kiroleko koordinatzaileak

Albiste gehiago

2021-01-12

ONGI ETORRI 2021eko ESKOLA KIROLERA


Informazio gehiago
2020-12-23

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON ESKOLA KIROLEKO FAMILIAREN PARTEZ


Informazio gehiago
2020-11-10

Azaroan eskola kirola ez da martxan jarriko / En noviembre no daremos comienzo al deporte escolar


Informazio gehiago

OÑATIKO ESKOLA KIROLA

Bidebarrieta kalea 2
20560 Oñati

943 71 63 75
info@eskolakirola.eus

Informazio orokorra

Laguntzaileak

OÑATI DABILEN HERRIA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Lege oharra